Primeran joan da Asteburu Kulturala

Jaione OTXANDORENA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Ortziral goizeko haurren dantza saioarekin hasi ziren kultur ekitaldiak. Eta ondotik gazteen arteko apustua izan zen. Unai Bertizek lau altxaldigatik ez zuen lortu bertze lau mutilek baino lehen lanak akitzea. Baina giro ezin hobea egon zen frontoian. Arratsaldean, haurrentzat tailerrak eta gaztetxoentzat Leurtza abenturakoen eskutik ekitaldiak izan ziren. Ederki gozatu zuten. Gauean, berriz, mus txapelketan 18 bikotek eman zuten izena eta Jabier eta Teresita atera ziren txapeldun. Bigarrenak Itxegi eta Mañoli, hirugarren Pattere eta Nieves eta laugarren Andoni eta Jabier. Hurrengo egunean, ajoarriero txapelketa jokatu zen eta aurtengoan Attope taldeak lortu zuen puntuaketarik haundiena. Txapelketa akitu ondoren Ulibeltzak Elkartean bazkaria egin zen eta ondotik bizi-poteo arrakastatsua. Gauen kontzertuak eta gaupasa izan ziren. Igande goizeko artisau ferian, jende ugari ibili zen, eta hirugarren aldiz jokatu zen Gazta Txapelketa Josefina Jorajuriak irabazi zuen. Zorionak irabazle eta parte-hartzaile guztiei

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun