Euskal Herriko Mus Txapelketa

Jaione OTXANDORENA 2010eko martxoaren 29a

Bere garaian aipatu bezala, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat Ulibeltzak Elkartean egin zen. Eta  bi lehendabizikoak Iruñeko kanporaketara joan ziren martxoaren 6an. Azkenean baita hirugarren gelditu zirenak ere, hau da, Rakel eta Maxux. Gainera, hauek Nafarroa mailan 128 bikoteren artean azpitxapeldun gelditu ziren. Iruñan jokatutakoarekin, martxoaren 20an Seguran (Gipuzkoa) egin zen Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortu zuten, baina hemen ez zuten suerte haundirik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun