Hiru kide berri sartu dira Guraso Elkarteko zuzendaritza batzordean

Jaione OTXANDORENA 2010ko mar. 29a, 13:43

Sole Gartzia, Azucena Carro eta Idoia Zunda dira

Guraso Elkarteak Zuzendaritza Batzordea aldatzeko bilera egin zuen martxoaren 12an. Orain arteko kideek bi urte eman dituzte lanean jo eta ke herriko haurrentzat ekintzak prestatzen: Asteburu Kulturalean, Eguberrietan, herriko bestetan, ikasturtean zehar... Orain, ordea, erreleboa hartzea bertze batzuei tokatu zaie.
Guraso Elkarteak bilerara egindako deialdian 37 familietatik 15 bakarrik agertu ziren eta ez zen botaketa egiteko beharrik izan, guraso batzuk boluntario azaldu baitziren batzordean hutsik gelditu ziren hiru lekuak betetzeko. Idoia Zugarramurdi, Aitziber Mariezkurrena eta Jaione Otxandorena dira batzordetik atera direnak, eta Sole Gartzia, Azucena Carro eta Idoia Zunda dira beraien lekua hartu dutenak. Juntako bertze bi gurasoek, Amaia Arretxea eta Koro Zelaietak, aurreko batzordearekin bi urte egin ondotik, batzorde berrian bertze urte bat eginen dute eta datorren urtean bi guraso berrik sartu beharko dute azken hauen ordez.
Lan egiteko gogoz agertu dira guztiak, eta beraz, animo!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun