Bertze urte batez, negu partean partxis eta mus txapelketak jokatu dira Larraburuan. Aurtengoan hamar bikote izan dira musean aritu direnak eta zotzi bikote partxisean. Musean irabazle suertatu direnak Jaime Sanzberro eta Jesus Ansalas izan dira eta partxisean, berriz, Juana Mari Arburua eta Enkarna Iparragirre. Hauek magra irabazi zuten sari bezala. Martxoaren 20an, parte-hartzaileak akabila eman zioten txapelketa honi afari eder baten inguruan.