San Jose eguna

ttipi-ttapa 2010ko mar. 29a, 13:21

1870. urtean sortutako San Jose Zurginaren Kofradiak bertze urte batez bere eguna ospatu zuen joan den martxoaren 19an. Kofradiako difuntuen alde meza izan zen eta ondotik, Javier Indaburu eta Teodoro Iribarren kofradiako arduradunak Elutsa ostatuan egon ziren kofradiako kide bakoitzari tokatzen zaion urteko gastuen zatia kobratuz, eta aldi berean, hamaiketakoa eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun