Arazoak eskolako jangelarekin

ttipi-ttapa 2010ko mar. 29a, 13:03

Aspalditik datorren arazoa da Landagain Eskolako jangelarena. Gaur egun 30-34 haurrentzako lekua du, eta aurtengo ikasturtean 41 haurrek bazkaltzen dute bertan. Leku faltagatik 8-10ek psikomotrizitate gelan bazkaltzen dute. Guraso Elkarteak martxoaren 16an batzar berezia egin zuen jangelaren arazo honetaz solasteko. 6 juntakideekin batera 17 guraso bildu ziren.
Guraso Elkarteak jangelan leku falta dela eta bazkaria bi txandatan emanez proba egitea proposatu zuen, baina guraso guztiak kontra agertu ziren. Hori dela eta, oraingoz, orain bezala segituko da. Datozen bi ikasturteetarako 45-50 haur izanen direla aurreikusia dago jangelan eta hemendik hiru urtera, berriz, oraindik gehiago. Juntaren iritziz bertze modu edo irtenbideren bat bilatu beharko da arazoa konpontzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun