Bosgarren urtez segidan, Sara Korrika Trail lasterkaldia eginen da martxoaren 28an, igandean. Urtetik urtera indartzen doan proba da eta horren seinale da lasterkari kopuruaren gorakada. 2006an 200 lasterkarik parte hartu zuten, eta 2009an 450ek. Aurtengoan gehieneko kopurua 500ekoa izanen da.
Larun mendiko mazeletatik iraganen itzuliak 25 kilometro izanen ditu, 1.443 metroko desnibel positiboa eta 1.442 metroko desnibel negatiboa.
Igandean 07:30ean hasiko dira lasterkariak Sarako plazan biltzen; 08:45ean emakumezkoen lasterkaldia abiatuko da eta 09:00etan gizonezkoena. Olhaingo lepora bi oren eta erdiz heldu beharko dute, bertzela erretiratu egin beharko baitute. Gainerakoan, 11:00etan irabazleak ailegatzen hasiko dira, 13:00etan sariak banatuko dira eta 14:00etan talo-jatea izanen da.
Ibilbidea
Puntu hauek igaro beharko dituzte kirolariek:
• Treinbidea zeharkatu (527 m - 4,684 km)
• Hiru iturrietako lepoa (543 m - 6,547 km)
• Atekaleun (728 m - 7,304 km)
• Hegoaldera pasatu (650 m - 7,706 km)
• Beltxa Benta (312 m - 10,09 km)
• Haroztegiko borda (249 m - 13,292 km)
• Olhaingo lepoa (349 m- 14, 083km)
• 654 Paota (654 m- 16, 619km)
• Atekaleun (728 m - 17,846 km)
• Hiru iturrietako lepoa (543 m - 18,942 km)
• Treinbidea zeharkatu (527 m - 18,942 km)
• Urontzia (230 m - 20,283 km)
• Helmuga (25 km)