Nafarroako Haur kantari jaialdietako bukaerako saioa martxoaren 28an, igande goizeko 11:30ean izanen da Iruñeko Gaiarre antzokian. Sarrerak 5 euroan egunean berean salgai ianen dira 10:30etik aitzinera antzokiko lehiatilan.
Azken saio honetan izanen den eskualdeko ordezkaritza honako talde, bikote eta bakarlariek osatuko dute:
Baztan Ikastolako trikizaleak taldeak “Izarra” kantatuko du; Donamariako Naiara Aizpuruk “Duintasunez eutsi”; Lekarozko ikastetxeko taldeak “Itxaropen hautsien kaxa”; Berako Axuriak taldeak “Aitormena”, Berako Larun taldeak “Euskara da kantua da” eta Leitzako Leire Erbitik “Pasaiako herritik”. Beraekin batera, Agoitz, Tafalla, Irunberri, Tutera, Iruñea, Mendillorri, Altsasu, Lekunberri eta Lakuntzako kantariak ariko dira.