Bederatzi taldek hasiko dute Baztan-Errekako Laxoa Txapelketaren XXXI. edizioa asteburu honetan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 25a

Iaz Arraiozek lortu zuen txapela herrian jokatutako finalean. Aurten Oizen jokatuko da azken partida abuztuaren 1ean. TTIPI TTAPA

Arraioz, Doneztebe eta Oizek bina talde aurkeztu dituzte eta Iruritak hiru

Asteburu honetan hasiko da Baztan-Errekako Laxoa Txapelketaren XXXI. edizioa. Bederatzi taldek eman dute izena eta  abuztura arte ia asteburu guztietan partidak jokatuko dira. Arraioz, Doneztebe eta Oizek bina talde aurkeztu dituzte eta hiru Iruritak.

Ligaxkaren bidez hasiko da lehia eta taldeak bi multzotan banatu dira. Arraiozko eta Doneztebeko bi taldeak eta Irurita C, A multzoan ari dira eta Oizko taldeak eta Iruritako bertze biak B mult­zoan. Aldaketarik ezean, ekainaren 5 eta 6ra arte jokatuko dira ligaxkako partidak eta multzo bakoitzeko lau onenak final-­laurdenetara pasako dira. Hauek ekainaren 20an, 27an eta uztailaren 4an jokatuko dira. Finalaurrekoak uztaila­ren 11n, 18an eta 25ean eginen dira eta finala abuztuaren 1ean Oizen.

 

TALDEKIDEAK

Arraioz A: Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai; Arraioz B: Aitor Zubigarai, Sergio Navarro, Aritz Alunda eta Dani Saldias.

Doneztebe A: Josu Juanena, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra; Doneztebe B: Asier Mutuberria, Jabier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea.

Irurita A: Jorge Azkarate, Migel Bidegain, Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi; Irurita B: Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa; Irurita C: Karlos Goikoetxea, Xabier Barberena, Jagoba Ramos eta Xabier Bazterrika.

Oiz A: Sergio Fagoaga, Bittor Zelaieta, Iñaki Mendiola eta Juan Mª Mindegia; Oiz B: Jokin Ziganda, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Jose Agustin Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun