Bertsolari batek barrenak hustu dittu, miña sortuz. Berak eztu errurrik, guk aldareratu giñun. Iñautik bailitzan, bota dezagun sutara jauntxua, ta gure burua ere bai bera gorestegatik! Ezkontza gehigarriak ateratzia ezta euskararen alde egittia, ezta elitezko bertsolari txapelketak irabaztia edo «plei»-akin justetan EuskalTelezaBorran agertzia ere. Nik Ttipi-Ttapa laguntzen dut ia muxutruk, nik ere nahi baitut nere «ego» ahula bazkatu, berrietan izena agertuz edo hemen argazki ta guzi nere barrenak hustuz. Bertako jende arruntak ere gustuko du Ttipi-Ttapa, denok ezpaigara txapeldunak! Iñork ez gaitu epaituko ez badugu euskara laguntzen, lasai. Gure bihotz eta buruetan dago, txukun ta maiz mintzatzia da egin dezakeguna; nik bertsolari txapelduna ere «euskañolez» maiz entzun dut! A que bai?