Jabier Mutuberria zubietarra Urteko Enpresari izendatu dute Gipuzkoan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 17a

Zubietako Tolateko semea, Urteko Enpresari izendatu dute Gipuzkoan. TTIPI TTAPA

Hernaniko Orona igogailu enpresako zuzendari nagusia da 1999az geroztik

Zubietako Tolateko semea den Jabier Mutuberria, Gipuzkoako Urteko Enpresari izendatu du berriki Gipuzkoako Bazkundeak. Hernaniko (Gipuzkoa) Orona igogailuen enpresako zuzendari nagusia da Mutuberria, eta Gipuzkoako Ganbarak antolatzen duen sariketa honek «Gipuzkoan aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituzten enpresarien lana onesten du». 24 urte daramatza Mutuberriak Oronan lanean eta 1999tik zuzendari nagusia da. Hamar urtetan 1.200 langile izatetik 4.000 izatera pasatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun