Ekitaldiz betetako asteburua izanen dugu honakoa, ortziraletik igandera. Antzakaitz Kultur Taldea, Guraso Elkartea eta Antrotokiko gazteak ibili dira antolaketa lanetan eta hiru egunez, haur, gazte nahiz helduek gozatzeko aukera paregabea izanen dugu!
Ortzirala, hilak 19
• 11:30ean herriko haur eta gaztetxoen dantza saioa frontoian.
• Ondotik aurreko alean aipatutako gazteen apustua.
• 16:00tik 20:00etara haurrendako jokoak Leurtza aisialdi taldearen eskutik. Tartean berendua.
Larunbata, hilak 20
• 11:30ean ajoarriero txapelketa.
• Ondotik bazkaria Ulibeltzak Elkartean.
• Bazkalondoren, bizi-poteoa.
• 21:00etan afaria goizean prestatutako ajoarrieroarekin.
• 23:00etan kontzertuak eta ondotik gaupasa Laiotz taldearekin.
Igandea, hilak 21
• 10:30etik 14:30era, III. artisau feria eta herrikoen gazta lehiaketa.
• Bukatzeko, azokan parte hartu dutenek bazkaria eginen dute Ulibeltzak Elkartean.