Malerrekako VIII. Eskuz Binakako Txapelketako finalak jokatu dira

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 16a

Malerrekako Eskuz Binakako Txapelketako finaletan aritu diren pilotariak eta antolatzaileak, sari banaketaren ondotik. Utzitako argazkiak

Maila nagusiko finala Irigoien eta Iparragirrek irabazi dute

Erreka elkarteak zor­tzigarren urtez antolatutako Eskuz Binakako Pilota txapelketaren finalak jokatu ziren otsailaren 27an Doneztebeko udal pilotalekuan.
Benjaminetan, Igan­tzi­­ko Biltokiko Mitxeo eta Telletxeak 18-12 irabazi zieten Goizuetako Umore Onako Aizkorbe eta Ape­ze­txeari. Alebinetan, Errekako Salaberria goizuetarrak eta Oberenako Mariezkurrenak 18-16 iraba­zi zieten Errioxa­ko Titin III.eko Saenz eta Azpeitiko Ilunpeko Alberdiri.
Infantiletan, Biltokiko Unai Telletxeak eta Txapagaineko Iribarriak 18-8 irabazi zieten Burla­tako Zugarraldeko Larunbe eta Sarasari. Kadeteen mailan, Titin III.eko Iturriagak eta Aurrera Saiazeko Labakak 18- 12 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Zelaia eta Elustondori.
Jubeniletan, Ilunpeko Etxaniz eta Aizpuruk 22-8 irabazi zieten Errekako Oronoz eta Txaru­tako Jauregiri. 22 urtez beheitiko kategorian, Aldabideko Joseba Ezkurdiak eta Lukinek 22-13 irabazi zieten Mattin Ezkurdia eta Araña taldekideei.
Eliteko final nagusian, Lesakako Mololo Irigoien eta Leitzako Iñaki Iparragirrek 22-12 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Renobales eta Uharteko Landiribarri.
Finalen ondotik, sari banaketaren txanda izan zen eta horretan aritu ziren Ruben Beloki eta Mikel Olazabal pilotari profesionalak, Jabiertxo Almandoz Nafarroako Ku­txako Doneztebeko bulegoko zuzendaria, Miguel San Miguel Doneztebeko alkatea eta Juan Telle­txea Errekako presi­dentea. Elite mailako txapeldunek 800 euro esku­ratu zituzten eta 700 euro azpitxapeldunek.
Bertzalde, bi urdaiazpiko zozketatu ziren eta antolatzaileek oroigarria eman zioten Renobalesi, laugarrenez segidan elite mailako finala jokatu duelako. An­to­la­tzai­leek eskerrak ere eman zizkie­ten lagun­tzai­­leei: Reyno de Navarra, Nafarroako Ku­txa, Donezte­beko Udala, Nafarroa­ko Pilota Federazioa, Casa Ostiz, Big Mat Mendi­txu­ri, Lur aretoa eta Aparan.

Bigarren mailakoak
Bezperan, Errekako pilotariek jokatu duten bigarren mailako txapel­ke­­taren finalak egin ziren. Buruz buru, aurrebenjamin A mailan Urko Oiartzabalek 18-9 irabazi zion Aitor Agesta­ri eta B mai­lan, Pello Seinek 18-1 irabazi zion Oier Ro­dri­guezi. Hirugarren mailako benjaminetan, David Mitxeok18-8 irabazi zion Eneko Maylini eta bigarren mai­lakoan, Aimar Zestauk 18-4 Mikel Bangori.
Binaka, lehen mailako benjaminetan, Asier Arozena eta Unai Ibarrak 18-10 irabazi zieten Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietari. Bigarren mailako alebinetan, Julen Inda eta Beñat Lazkanok 18-11 irabazi zieten Julen Larre­txea eta Julen Saldiasi. Bigarren mailako infantiletan, Iker Mariezkurrenak eta Javier Saldiasek 18-16 irabazi zieten Aritz Fagoaga eta Javier Seini. Bigarren mailako jubeniletan, Mikel Maia eta Julen Al­txuk 22-16 irabazi zieten Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun