Galarreta enpresaren etorkizuna eztabaidatzen ari dira enpresariak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 16a

Eskualdeko erremontelari aunitz ari dira profesionaletan, tartean, Miguel Mari Urrutia saldiastarra, Gorka Urtasun iruritarra, Gaztelu leitzarra eta Koteto Ezkurra doneztebarra. Utzitako argazkiak

Oraingo buruek martxoaren 31n itxiko dutela iragarria dute

Erremonte profesionalaren etorkizuna zalantzan dago. Azken 40 urteotan Hernaniko Gala­rreta eta Uharteko Euskal Jai pilotalekuetan erre­monteko jaialdiak antolatu izan dituen Gala­rreta enpresak erremonte profesionala martxoaren 31n utziko duela adierazia baitu.
Arrazoi ekonomikoak daude enpresaren itxieraren gibelean. Azken bozpasei urteetan beherakada izan dutela azaldu zuten Gala­rretako buruek itxieraren berri eman zutenean, eta azken bi urteak «are larriagoak» izan omen dira.
Oraingo nagusiek ai­tzinera segitu ezin duten arren, enpresa be­rriek ateak zabalik dituz­tela aipatua dute. Hain zuzen, horri erantzunez Maxi Samper Euskal Jai Berri enpresako kidea interesatua agertu da. En­pre­sariak urtebeteko kon­­tratua eskaini die erre­montistei eta kirola berpizteko inbertsioak egiteko prest dago. Gainera, hasiera batean Gala­rreta enpresari egindako eskaintza %20 hobetu du eta enpresaren erantzuna martxoaren 20a baino lehen jakin nahi duela erran du. Lerro hauek idazterakoan hori zen azken orduko berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun