Zilarrezko mailan Olano eta Saralegi nagusi

Amaia eta Ainhoa 2010eko martxoaren 17a

Saralegi –aizkorarekin– eta Olano –behean–. Fermin ETXEKOLONEA

Bortz segundogatik leitzarrak txapeldun

Zilarrezko Mailan ere txapela eskualdera eto­rri da: Ruben Saralegi eta Arkaitz Olano leitza­rren­tzat izan baita. Baina guttigatik. Bortz segundoko aldea atera bai-tzietan Mutrikuko Ugaitz­ eta Aratz Mugertza anaiei.
45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztuz hasi zuten le­hia, eta Saralegik eta Olanok 30ekin bota zuten; 36tan, berriz, Mugertza anaiek.
Bigarren proba –45 ontzako bi enbor– ere Saralegi eta Olanoren­tzat izan zen, minutu eta 40 segundo behar izan baitzituzten, eta gipuz­koa­rrek, berriz, bortz segundo gehiago.
Hirugarren lana 36 ontzako bat zutik eta 45 ontzakoa etzanda moz­tea izan zen, eta minutu eta 32 segundotan bukatu zituzten lanak txa­pel­dunek, eta 10 segundo beranduago muger­tza­tarrek.
Laugarren saioan –60 ontzako enborra txanda librean–, minutu eta 43 segundoko denbora egin zuten Saralegik eta Olanok, eta segundo bat gehiago behar izan zuten gipuzkoarrek.
Azken proba, ordea, mutrikuarrek irabazi zuten. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bi moztu behar izan zituzten, eta gipuzkoarrek 10 minutu eta 8 segundotan egin zutena, 17 segundo gehiagotan egin zuten lei­tzarrek.
Lan guztiak 15:50ean egin zituzten leitzarrek, eta 15:55ean mutrikua­rrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun