Gazteak izan dira nagusi aurtengo Herriko Etxeko Edantegiko mus txapelketan, finalean herriko lau gazte aritu baitira. Baina lau horien artean, Bastien Arribillaga eta Ramuntxo Arizkorretak jantzi dute txapela, Elhorga anaiak, Elies eta Rafael menean hartuz.
Bigarren mailan, berriz, Santesteban aita-alabek irabazi dute. Finalean errugbi elkarteko mus txapelketa irabazi berri zuten Frederic Barnetxe eta Jerome Praderen aurka aritu dira. Hirugarren mailan, azkenik, Leizagoien senar- emazteak, Jean eta Christianek irabazi dute Lucie eta Loustaunau eta Aurelie Ibarluzeri nagusituz.
Garaipen horri esker Arribillagak eta Arizkorretak 500 euroko saria eraman dute etxera eta Santesteban aita-alabek bildotsa.