Martxoaren 22an, mende erdia beteko da Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria zendu zela erbestean, Parisen. Egun batzuen buruan Donibane Lohizunen ehortzi zuten eta orain ere herri hortako hilerrian dago bere hilotza. Donibane Lohizuneko elizan ospatu ziren ehorzketek zer erran haundia sortu eta mundua bildu zuten. Orduko agiriak untsa begiratuz agertzen da Senpereko orduko auzapeza, Charles Camy, omenaldi hortan izan zela Lapurdiko hautetsi gehienekin batean. Camy eta Agirre ez ziren baitezpada sentsibilitate berekoak baina Donibanen izan zen azken agurra egiteko gisan.