Pirineo Atlantikoetako prefetak galdu du herriaren kontra egin duen auzia

Franck DOLOSOR 2010ko mar. 16a, 12:19

Herriko Etxeak eta Euskal Herriko Laboran­tza Ganbara elkarteak irabazi dute Philippe Rey Pirineo Atlantikoetako prefetak beren kontra zabaldua zuen auzia. Afera da prefetak ez zuela batere begi onez ikusten berriki herriak EHLG elkarteari bi mila euroko la­guntza eman izana. Gure hautetsi gehienen erabakia kentzea nahi zuen prefetak eta auzitegirat eraman zuen afera.
Ez da lehen aldia Fran­tzia­ko ordezkariak urratsak egiten dituela EHLGren bidea traba­tze­ko. Azkenean, justiziak arrazoina eman dio herriari. Lagun­tza ez da kendu beharko eta, gainerat, prefetak­ mila euro ordaindu beharko dizkio herriari justizia gastuak estaltzeko.
Jean René Etxegarai abokata pozik da epaiarekin, horrek erran nahi baitu orain edozoin he­rrik laguntzen ahal duela EHLG elkartea. Bere ustez, afera politikoa da jazarpena bertzerik ez egiteko ELHGri. Etxegarairen erranetan, diru laguntza zilegia eta ona zen elkarte hori lanean ari baita Senperen, ber­tzeak bertze,­ zortzi laborari biltzen dituen koo­perati­ba bat sorrarazteko. Dominique Idiart­ axuantak gogoratu du ELHG elkartea Senperen ari dela lanean eta diru lagun­t­za interes orokorraren alde zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun