Euskal Herriko Unibertsitatea euskarari buruzko ikerketa bat egiten ari da euskararen bariazioa edo aldaketa neurtzeko intentzioakin.
Hori dela-eta, gan den otsailaren 20an gure herrian egon ziren beharrrezkoak ziren datuak hartzen. Zugarramurdin bezala, gure inguruko bertze herri hauetan ere lan egin behar dute (edo egin dute): Donamaria, Erratzu, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Leitza, Lekaroz eta Sunbilla.
Elkarrizketak
Horretarako gisa huntako ezaugarriak dituzten pertsona bana elkarrizketatzen dute: 45 urte inguruko emakumea, baserri giroa ezagutu duena, baina baserritik kanpo lan egiten duena; eta 25 urte inguruko emakumea unibertsitatean ibilia edo dabilena. Herri guztietan ez da izanen perfila hau osorik betetzen dutenik, eta halakoetan ahal bezainbat hurbiltzen direnak hautatzen dituzte.
Behin ikerketa finitu ondotik Interneten emanen dute lan hau, eta horren araberan, aditzen ahal izanen da, adibidez, esaldi bera zein manera diferentetan ahozkatzen den Euskal Herriko hainbat tokitan.