Hainbat obra eginen ditu Udalak hurrengo hilabeteetan

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 16a, 11:37

Egoera okerrenean dauden herriko ka­rriketan zola kendu eta berria paratuko du Udalak. Pedro Deskarga alkateak TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «proiektua egina dago eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eginen dira lanak». 150.000 euroko aurrekontua duten obrak dira, eta Gobernuak %70 suben­tzionatuko du. Deskargak azaldu digunez, karrika guztiak berrituko lituzkete gustura, baina dirulaguntzak erdia berri­tzeko adina ematen du, eta behar haundiena dutenak moldatuko dira. Apiriletik aurrera aterako du Udalak obra lehiaketara, Deskar­gak iragarri duenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun