Jabier Mutuberria saritua

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko martxoaren 16a

Tolateko semea den Jabier Mutuberria, Gipuzkoako Urteko Enpresari izendatu du berriki Gipuzkoako Bazkundeak. Hernaniko (Gipuzkoa) Orona igogailuen enpresako zuzendari nagusia da Mutuberria, eta sariketa honek «Gipuzkoan aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituzten enpresarien lana onesten du». 24 urte daramatza Mutuberriak Oronan lanean eta 1999tik zuzendari nagusia da. Hamar urtetan 1.200 langile izatetik 4.000 izatera pasatu da. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun