Errekako judokak gogor segitzen dute entrenatzen. Noelia Ariztia, erraterako, Parisen izan da berriki judoko goi mailako stage batean, eta Madrilen barna ere ibili da entrenatzen Nafarroako Federazioaren bidez, 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin parte hartzeko. Argazkia joan den abuztuan Iruñean egindako bertze kontzentrazio batean ateratakoa da. Herritar bakarra Noelia da, baina Errekan ari direnak bertze hiru badira: Ariane Casal, Nieva Larraya eta Sandra Avero.