Entrenatzaileen ikastaroak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 16a

Maiatz hasieran ekinen zaio entrenatzaileak izateko eginen diren ikastaroei. Horrela iragarri du Erreka Kirol Elkartearen webguneak. Bi ikastaro emanen dira, bat oina­rrizko mailakoa eta ber­tzea lehen mailakoa.
Lehenbizikoan, ber­tzeak bertze, elikadura, lesioak, kirol medikun­tza edo prestakuntza fisi­koa landuko dira. Ikasta­ro honen zati bat, klasee­tara joan gabe, etxe­tik egiten ahal izanen da, ordenagailu bidez. Baina horrez gain, hiru ordu in­guru iraunen duten klasetara joan beharko da.
Lehen mailako ikastaroa gero eginen da, eta kasu honetan eskubaloia izanen da landuko den gai bakarra. Alberto Martinek eskainiko du eta bortz egunekoa izanen da, lau ordukoa bakoi­tza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun