1.900 metro koadroko osasun zentroaren aurreproiektua egin du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 16a

Udala eta osasun zentrokoekin bildu da

Osasun Zentro be­rria egiteko lanek aitzinera segitzen dute. Nafarroako Gobernua ari da ho­r­retan eta Udalari eta osasun zentroko arduradunei ere eraku­tsi die proiek­tua. Mi­guel San Miguel alkateak adierazi digunez, «600 metro koa­droko oraingo osasun zentrotik 1.900 me­tro koa­droko bat izatera pasako gara». Neu­rria­rekin «sorpresa» hartu dutela aitortu digu, «1.400 me­tro koadro ingu­rukoa izanen zela erra­na baitziguten». Gainerakoan, diseinu aldetik «hagitz polita» iruditu zaio San Migueli. Hobetzeko aldeen artean, aparkaleku gehiago egiteko eskatu du Udalak.
Udalak eta osasun zentroko arduradunek erran­dakoa aintzat hartuta, osatu eginen du au­rre­proiektua Gobernuak, eta Udalak lauz­pabortz hilabete barru proiektua egina izatea espero du.  2011ko au­rre­kon­tue­tan osasun zentroa sar­tzea nahi luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun