Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaiengo ikasleak, Beintza-Labaiengo eskolan elkartu ziren martxoaren 12an, Lur Usabiaga ipuin kontalaria entzutera.
Nafarroako Gobernuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak “Kontu Kontari” izeneko programa badu eta ipuin kontalariak eskoletara bidaltzen ditu emanalditxoak eskeintzera. Beintza-Labaiengoak gutxi gora behera ordu bat iraun zuen, 11:30 etatik 12:30 etara. Oso ongi pasatu zuten, bai txikiek baita handiek ere.
Hiru herrietako ikasleok eskolan bertan bazkaldu zuten eurek ekarritako janariarekin. Bazkaldu ondoren berriz, margotu, jolastu eta kantatu egin zuten.