Joseba Olagarai eta Nerea Mitxeltorenaren agurra

Joseba eta Nerea 2010eko martxoaren 16a

TTIPI TTAPA

Etxalartar guztioi: Ez gara orain arte inoiz zuengana zuzendu, baina oraingoan le­rro hauek gure irakurle izan zareten guztioi eskerrak emateko probextea pentsatu dugu. Herrian gertatzen den guztia zuen etxeetara eramaten aritu gara azkeneko hamar urteotan eta hauxe da idatzi dugun azkeneko kronika. Ibilbide luze honetan kontu batzuekin asmatuko genuen eta bertze batzuekin ez. Ahalegina eta intentzioa onenak izan dira beti. Kontuan hartu ongi egindakoak, eta atzendu gaizki eginak. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hainbatetan zuengana jo baitugu informazio eske. Bertze batzuetan zuek izan zarete guregana hurbildu zaretenak. Eskerrik asko denei. Argazkian ikusten duzuen bezala, errelebo gaztea utziko dugu. Hemendik aitzinera Irune eta Itxaso Elizagoien ahizpek firmatuko dituzte Etxa­larko kronikak. Zorterik onena opa diegu berriemaile berriei eta esker aunitz urte hauetan guztietan lagundu diguzuen guztioi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun