Mendi bideak moldatu eta eskoilerak eginen dira E-planaren barnean

Joseba eta Nerea 2010eko martxoaren 16a

89.000 euroko laguntzarekin bortz eskoilera eginen dira

Espainiako Gobernuak Etxa­larri emanen dizkion 89.000 euroak bideak molda­tzeko erabiliko ditu Udalak, gehienbat eskoilerak egiteko. Horrela adierazi digu Patxiku Irisarri alkateak. Denera bortz eginen dituzte; bat Larrapil auzoan, lehengo eskonbreraren ondoan eta bertze lauak, Urritzokieta auzoan, bi Arretxeko borda ingu­ruan, bertzea Olaindiko borda parean eta azkena Garatxeko bordako maldan. Eskoilerak eginda gelditzen den diruarekin Exkutun bordako bidean 260 metro zementu bota­tzeko inten­tzioa du Udalak. Lanak urte honetan eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun