Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 16a

Laugarrena igande goizean jokatuko da Berroetako plazan

Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 14an Berriozarren. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK: 

 

Kimu mailako Proba Konbinatuan  

1. Andra Mari 06:46.96

2. Putterri 06:48.45

3. Basaburua 06:52.02

4. Berriozar 07:02.00

5. Unanu 07:21.64

6. Abelu 07:27.66

Haur mailako Proba Konbinatuan  

1. Ultzama 09:02.82

2. Berriozar 09:07.09

3. Basaburua 09:25.08

4. Andra Mari 09:41.23

5. Iñigo Aritza A 10:13.82

6. Txantrea B 10:14.26

7. Txantrea A 10:15.60

8. Iñigo Aritza B 10:39.26

9. Putterri 10:56.66

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan  

1. Txantrea 09:49.99 4 puntu

2. Andra Mari 09:54.01 3 puntu

3. Basaburua 09:56.85 2 puntu

Putterrik Ez du parte hartu 0 puntu

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK: 

 

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa

Andra Mari (3 puntu)

Basaburua (2 puntu)

Txantrea B (puntu 1)

 

B multzoa

Txantrea A (3 puntu)

Basaburua (2 puntu)

Txantrea “b” (puntu 1)

 


KADETE  MAILA (540 KG)

Andra Mari (4 puntu)

Txantrea (3 puntu)

Basaburua (2 puntu)

Putterri (0 puntu) Ez du parte hartu jardunaldi honetan

 

 

Laugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 21, jokatuko da Berroetako plazan (euria eginez gero Iruritako frontoian) goizeko 11:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun