Basaburuako taldea bikain ibili zen Nafarroako Herri Kirol Jolasetako bigarren jardunaldiko proba konbinatuan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 10a

Igantziko Unanu taldea hirugarren izan zen kimu mailan

Joan den igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako bigarren jardunaldia jokatu zen Larraintzarren. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Baztango Basaburuakoak bikain ibili ziren proba konbinatuan, lehen postua eskuratu baitzuten kimu eta kadete mailan eta bigarrena haur mailan. Kimu mailan, hirugarren izan zen Igantziko Unanu taldea eta seigarren herri bereko Abelu taldea.

Sokatiran, Basaburua da eskualdeko ordezkari bakarra eta bigarren postua eskuratu zuen kadete mailan.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK: 

Kimu mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren, honako emaitza hauekin

  1. Basaburua 06:56.89
  2. Berriozar 06:59.28
  3. Unanu 07:30.16
  4. Andra Mari 07:33.19
  5. Putterri 07:38.67
  6. Abelu 07:48.07

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Andra Mari 09:28.11
  2. Basaburua 09:43.04
  3. Ultzama 09:45.83
  4. Iñigo Aritza “a” 10:09.20
  5. Berriozar 10:11.02
  6. Txantrea “b” 10:32.20
  7. Txantrea “a” 10:50.26
  8. Iñigo Aritza “b” 11:30.30
  9. Putterri 12:15.53

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:

  1. Basaburua 10:02.47 4 puntu
  2. Andra Mari 10:11.42 3 puntu
  3. Txantrea 11:38.47 2 puntu
  4. Putterri Ez du parte hartu 0 puntu

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

“A” multzoa “B” multzoa

Txantrea “b” (2,5 puntu) Txantrea “a” (3 puntu)

Andra Mari (2,5 puntu) Berriozar (2 puntu)

Basaburua (puntu 1) Putterri (puntu 1)

 

KADETE  MAILA (540 KG)

Andra Mari (4 puntu)

Basaburua (3 puntu)

Txantrea (2 puntu)

Putterri (0 puntu)

 

Hirugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 14, ospatuko da Berriozarren (frontoi berria) goizeko 11:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun