Adinekoentzako bainuetxe programan izena emateko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 10a

Elgorriagako bainuetxea ere programan sartu du aurten. TTIPI TTAPA

Elgorriagan ere, 6 eta 12 eguneko egonaldiak eskainiko dituzte maiatzetik abendura

Nafarroako Gobernuak erretiratu eta pentsiodunentzako antolatzen duen bainuetxe programan izena emateko epea zabalik dago. Maiatzetik abendura iraunen du programa honek eta sei eta hamabi eguneko egonaldiak egiteko aukera izanen da Elgorriaga eta Fiteroko bainuetxeetan –azken honetan sei eguneko egonaldiak bakarrik–. 411,76 euro balio du egonaldi luzeak, eta 205,88 euro laburrak. Dena den, urtean 7.697,20 euro kobratzen dutenentzat prezio bereziak izanen dira, kasu hauetarako aurreikusitako kopurua gainditu artean. Eskaerak, bertzeak bertze, osasun zentroetan eta gizarte zerbitzuetan aurkez daitezke apirilaren 6ra arte. Informazio gehiago: 902 165170 telefonoan eta www.navarra.es webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun