Astearte goizean Zugarramurditik autobusean abiatuta Logroñorako bidean dira hainbat zugarramurdiar. Duela 400 urte, sorginak izateaz akusatutako 31 lagunek egindako bidaia modu erosoagoan eginen dute, dudarik gabe. Helburua: Logroñoko Udalak duela lau mendeko fede-autoan hildakoak omendu nahi ditu eta ekitaldietan parte hartuko du Zugarramurdiko ordezkaritzak, Logroñoko Herriko Etxea bisitatu ondotik, , eguerdian ekitaldi instituzionala eginen da leku berean. 13:00etan, plaka bat agertuko da Logroñoko Portales karrikan, 1610eko Fede Autoa egin zen lekutik hurbil. 14:30ean hirian barna eta Inkisizioarekin zerikusia duten lekuak ikusiz bisita gidatua izanen dute eta 11 zumar landatuko dituzte.
Logroñoko Udalak, martxoaren 27an Zugarramurdi bisitatuko du.