Nafarroako Larrialdi Agentzietako suhiltzaileek lana izan zuten asteartean, sei sute kontrolatu behar izan baitzituzten. Eskualdean, Arantzan pizti zen lehenbizikoa 14:30 aldera. Sasiak erretzen ari zirela sua eskapatu eta zuhaizti ttiki bati eragin zion suak. Oronozko suhiltzaile profesionalekin batera, Lesakako boluntarioak aritu ziren itzaltze lanean.
Bigarren sutea Zugarramurdi inguruan sortu da 17:23 aldera. Oronozko suhiltzaileekin batera, Iruñeko zentralekoak ere hurbildu ziren eta arratseko hamarrak aldera, sua itzalitzat eman zuten.