Doneztebeko Enplegu Bulegoan 1.194 lagunek emana zuten izena otsail hondarrean, azkeneko lau hiletetetako etengabeko igoera bortitza gelditu eta urtarrilean baino hogei guttiago. Jautsiera ttikia da, %1,65ekoa, baina Nafarroan langabetu kopurua orokorrean %1º,14 handitu egin dela kontuan hartu behar da. Nafarroa osoan bi lan bulegotan bakarrik jautsi da langabetu kopurua, Altsasun eta Donezteben, kopuru ttikietan bada ere.
Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 234 kontratu gauzatu ziren otsailean, baina horietatik 38 bertzerik ez ziren mugagabeak izan.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeetan 539tik 533ra jautsi da langabetu kopurua otsailean, adin horretako emakumeen artean, berriz, 522tik 515era. 25 urtez beheitikoen arteko gizasemetan, aldiz, 98tik 99ra igo da langabetu kopurua eta emakumeetan, 55etik 47ra jautsi.
Zerbitzu arloan berdin, gainerakoetan beheiti
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka, alde handiarekin, langabetu gehien, eta otsailean mantendu egin da kopurua arlo horretan, 663. Industrian zertxobait beheiti egin du 296tik 293ra. Eraikuntzan, 9 lagun guttiago daude langabezian, 158; nekazaritzan ere 28tik 25era jautsi da langabetu kopurua. Aitzinetik lanik topatu ez dutenen artean ere jautsi egin da langabetu kopurua eta 55 ziren otsail hondarrean, urtarrilean baino 5 guttiago.