Emaztegaiendako lore-xortak

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 2a, 12:38

TTIPI TTAPA

2010 denboraldian glamur handiko lore-xortak nagusituko dira, baina neurrian eta koloreetan exaje­raziorik gabe, kalitate handiko loreekin; emaztegaia estali gabe, bere irudia indartzen dutenak eta jantziarekin eta bertze osagarriekin bat datozenak. Modako loreak larrosak, jazminak eta orkideak dira, ezkontza egiten den denboraldiko loreekin nahasiak. Tono hagitz xuabeak erabiltzeko joera dator, txu­ria eta arroxa, batez ere. Lore-xorta egiterakoan osagai garrantzi­tsuena emaztegaiaren gustua baldin bada ere, munduan andregai bezainbertze xorta daude eta ez da komeni aukeraketa azken ordura arte uztea.

Baina ez da bakarrik lore-xorta kontuan hartu behar dena, eliza edo ospa­kizun zibila egin behar den lekuaren eta ezkontza-otordua egin behar den lekuaren dekorazioa ere zaindu behar dira. Aukeratzen dugun lorearen, konbinazioaren, osagarrien, edukiontzien eta lekuaren arabera efektu bat edo guztiz kontrakoa lortuko dugu.

Udaletxeko aretoa edo elizako aldare ingurua edo jatetxekoa (mahaiburua) ikusgarria geldituko da denboraldiko loreak aukeratzen baditugu. La­rrosak dira orain ere protagonista, baina  bertze espezie  batzuk  ere arrakasta izaten dute: kalak, magnoliak, liliak edo peoniak.
Otordu eta bestarako detaile ikusgarriak lortu behar dira,  baina besta bera oztopatzen ez dutenak. ­ Gonbida­tuen mahaietarako lore-zentru xumeak dira egokienak, margaritekin apainduak, adibidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun