Oparitxoak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Ezkongaiek opariak ere ematen dizkiete gonbidatuei.
Ezkontzara agertzeagatik bere esker ona adierazteko opari original edo praktikoak eskaini nahi izaten dizkiete ezkongaiek gonbidatuei. Gaur egun, praktikotasuna eta funtzionaltasuna bilatzen da oparietan, apal batean hautsa pilatzeko bakarrik ez daitezen gelditu. Honela, xaboiek eta kandelek hartu dute inda­rra azken aldian, adornurako ez ezik era­biltzeko baliagarriak direlako. Oroigarriko giltzarriak ere erabilgarriak dira. Bertze aukera bat gonbidatuei ezkontzan aditu den edo ezkongaien gustukoa den musika biltzen duen diska bat oparitzea da, edo modu berezian aurkeztutako bonboiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun