Ezkontza gonbidapenak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Ezkontz-gonbidapenerako material eta testu originalak bilatzeko joaera iza­ten da. Lazo batekin bildutako txartelak, koloreko kartulinak eta umore pixkat dutenak nagusitzen dira.
Ezkontz-gonbidapenak dira gonbidatuak ospakizunera etor daitezen erabili ohi den komunikazio ofiziala. Lagun eta senideak jakinaren gainean egonen badira ere, gonbidapenarekin ospakizunaren lekua, data eta ordua zehazten dira, baita ondoko otorduarena ere.
Ezkontz-gonbidapenetan modelo klasikoa aukera ona da, ezkontza formala denean eta asmatuko dugula segurtatu nahi badugu. Baina gaur egun, ezkontzak ere arras ezberdinak izaten dira eta horrek txarteletan ere bere agerpena izaten du.  Gonbidapen originalak argazki eta marrazkiz hornituak datoz, ezkongaiak protagonistak direla. Aurkezpena berritzeko, hainbat formatu eta paper klase erabiltzen dira. Aukera guztiak hor daude: itxura eta kolore originaleko paperak, kartulinak edo baita abaniko batean idatzitako gonbidapenak ere. Bikote batzuk tonu tradizionalagoa nahiago badute ere, bertze batzuk umorea jarri nahi izaten diote idatziari. Beti ere, testua laburra izan behar da, baina ospakizunaren datu zehatzak eman behar ditu eta, garrantzitsua, gonbidatua joanen dela baieztatzeko kontakturako datuak (telefonoa, e-Posta…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun