Bideo erreportajea

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 2a, 12:34

TTIPI TTAPA

Argazkilari aunitzek, argazkiak ez ezik, bideoa eskaintzen dizkiete bikoteei. Prezioa grabatutako erreportajea duen luzeraren eta edizioan erabilitako elementuen araberakoa izan ohi da. Edozein kasutan ere, argazkilariari aurretik eginak dauzkan bideo batzuk ikusten uztea eskatzea da onena, lan egiteko modu­arekin konforme egonen garela ziurtatzeko.  
Zati bakoitzaren klipak grabatu ohi dira; ezkongaien gaztetako argazki bideoa, ezkongaien paseoa, zeremonia, bazkaria, erreportajearen laburpena…
Gainera, ezkonberriek  bideo-erreportajea hainbat formatu digitaletan gorde­tzeko aukera eskura izanen dute. Gaur egun DVD eta internetarako bertsioak ere eskaintzen dituzte sarritan eta horiek arras egokiak dira ezkontzara joaterik izan ez duten eta urruti dauden lagun edo senitartekoei bidaltzeko. Eta nola ez, bikoteak egunean bertan ikusi ez dituen momentu hunkigarri horiek ezkontza eguna pasa ondotik behin eta berriz ikusteko ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun