Erreportajea argazkiak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Irudiak tratatzeko programa eta teknika berriak sortzearekin, programa informatikoen bidez kolorea eta txuri-beltza nahasteko joera handia izan zen garai batean. Irudiak aldatzeko teknikak eta matea erabiltzeko ere joera handia izan zen, berrikuntzaren sinonimo baitziren.
Gaur egun, ordea, argazkilariek espontaneotasuna bilatzen dute eta, azken joeretan, uneak harrapatzen saia­tzen dira, ez uneak produzitzen. Hala ere, ezkontzako argazki-erreportaje perfektua ateratzeko irudien tratamendurako programen erabilera ez da guztiz alde ba­tera utzi behar. Egokiena, behar beharrezko gauzendako bakarrik erabiltzea da, irudiak hobetzeko, argazkiaren kalitatea handitzeko edo gaizki egindakoak ezabatzeko.
Dena dela, argazki bat bikaintasunera ailegatzeko egilearen talentua behar beharrezkoa da. Bikoteak zer nahi duen jakin behar du argazkilariak, nolakoak diren eta mugimendu bakar batez bere sentimentuak eta emozioak bildu.
Gaur egun bikoteek originaltasuna bilatzen dute, orain arte egin diren gauzetatik modu ezberdin batean agertzea, muntaia berezi batean. Gaur egun argazkiak egiteko moduak naturaltasuna eta berezkotasuna bilatzen du.
Pose jakin batzuk baino gehiago, eguna bere osotasunean bilatzen dute aditu eta bezero aunitzek. Egunean zehar irudi aunitz hartzen dira eta hoberenak aukeratu behar dira irizpide jakinekin eta neutraltasunez. Hu­rrengo urratsa, erreportajea ongi antolatzea da. Paper gainean ere teknika digitala erabiltzen da eta argazki onenei indar gehiago ematen zaie, neurria handituz eta bertze batzuk, aldiz, ttikituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun