Senargaiaren orrazkerak ez du emaztegaiarena bezainbertzeko prestakuntzarik eskatzen. Komeni da ezkontza baino hiru aste lehenago ilea moztea. Honela, ilea nahikoa haziko da eta ezkontza-egunean itxura guziz naturala izanen du. Ile gutti izan eta disimulatu nahi duten gizonek, ileapaintzailearengana joan beharko dute proba batzuk egitera. Estiloa ongi aukeratuz gero, bere soiltasuna disimulatzen lagunduko dio. Bere itxura berritzeko bertze aukera batzuk ere badaude, metxak, brilloak eta tinteak, erraterako. Hau ere denboraz egitea komeni da, bi arrazoiengatik: batetik, ongi gelditzen zaion ikusteko eta bertzetik, itxura berrira ohitzeko, horrelako zerbait egiten duen lehen aldia baldin bada, batez ere.
Krestak, ile motz-motza, Emo estiloko ilea edo ile luzeago modu dotorean egokitzen ahal dira, ezkontza-egunean mutilak estiloz beteta egoteko. Beharbada, senargaiei hobekien gelditzen zaien orrazkera, ile motz-motza eramatea da, goiko aldean luzexeagoa utzita. Honela, gel edo gomina eman eta egun osoan itxura freskoa mantenduko du. Azkenik, ezkontza-egunean ileapaindegira orraztera joatea komeni da, baina orrazteko bakarrik, “esperimentu berriak” probatzeko beranduegi baita.