Emaztegai gehienek beraien ezkontza egunean melena erakustea aukeratzen badute ere, aurten ile bildua izanen da protagonista, altuak nahiz baxuak izan daitezkeen mototsekin, eta baita solte eraman daitezkeenak ere, bi estiloak konbinatuz. Ilea moztea aukeratzen baldin bada, modan dago eta egonen da melena erdiko orrazkera, bai lisoa eta baita kixkurrekin ere.
Gehien erabiliko dena, txirikordak edo trentzak, mila modutan sartzen direnak orrazkeretan: koletan, ttikiak, handiak, bazter batean, lazoekin nahasiak, estentsioekin, etabar…
Gainera, bolumen handiko orrazkerak ere ikusiko ditugu, estentsioekin egindako ilebilduetan. Altuera handiko emaztegaiendako egokiak dira. Estilo hagitz naturaleko orrazkerak ere izanen dira, orraztu gabeko ukituekin, emaztegai neoerromantikoendako. Melena erdiendako perfektuak dira.