Gizonezkoen jantziak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Senargaiek ez dute dagoeneko hamarkadaz hamarkada erabili den jantzi beltza bakarrik aukeratzen eta bertze kolore bizi eta ausartagoak sartzen dituzte txalekoaren bitartez. Garai bateko korbaten ordez estilo ikusgarriagoa duten zapiak erabiltzen hasi dira. Generalean, mutilak neskak baino ausartagoak dira, kolore deiga­rriagoak erabiltzeko prestuago eta beti eraman izan den seriotasuna­rekin hautsi nahi izaten dute.
Mutilek ere berezi sentitu nahi dute beraien ezkontza-egunean. Normalki hiru zatiko jantziak izaten dituzte. Txaketa, galtzak eta txalekoa. Honek eta gorbatak (edo zapiak) kolore bera izaten dute eta horrek ematen dio kolorea trajeari. Zapatak ere ongi aukeratu beharrekoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun