Nafarroako Herri Kirol Jolasetako lehenengo jardunaldia jokatu zen igandean Altsasun. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatzen dituen Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.
KONBINATUKO SAILKAPENAK
Kimu mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:
1. Basaburua 07:03.11
2. Berriozar 07:05.55
3. Andra Mari 07:12.87
4. Unanu (Igantzi) 07:16.61
5. Putterri 07:17.67
6. Abelu (Igantzi) 07:33.98
Haur mailako Proba Konbinatuan
1. Ultzama 09:23.18
2. Berriozar 09:23.35
3. Putterri 09:52.98
4. Iñigo Aritza “b” 10:04.94
5. Basaburua 10:27.42
6. Txantrea “a” 11:07.33
7. Andra Mari 11:43.40
8. Iñigo Aritza “a” 11:51.27
9. Txantrea “b” 12:02.71
Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Andra Mari 09:55.50 4 puntu
2. Basaburua 10:00.22 3 puntu
3. Txantrea 10:38.28 2 puntu
4. Putterri 11:43.36 Puntu 1
SOKATIRAKO SAILKAPENAK
HAUR MAILA (480 KG)
“A” multzoa
Txantrea “b” (3 puntu)
Basaburura (1,5 puntu)
Andra Mari (1,5 puntu)
“B” multzoa
Putterri (3 puntu)
Berriozar (2 puntu)
Txantrea “a” (puntu 1)
KADETE MAILA (540 KG)
Andra Mari (4 puntu)
Txantrea (3 puntu)
Basaburua (2 puntu)
Putterri (1 puntu)
Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 7, ospatuko da Larraintzarren (frontoia) goizeko 11:00etatik aurrera.