Euskalerriko Ligako finalean izanen da Aurrerako Jon Jaunarena, 22 urtez beherako kategorian. Larunbat eguerdian jokatu zuen finalaurreko partida Leitzan Aguraingo ordezkariaren kontra eta 22 eta 8 irabazi zuen.
Herrerako txapelketan, kadete mailan, Anartz Olano aresoarrak eta Jauregi baztandarrak 22 eta 3 irabazi zieten Alberdi eta Cristobal-i.
Zizurko txapelketan, aldiz, infantil mailan, Aurrerako Gartziarenak 6 eta 16 galdu zuen Unai Telletxea igantziarrarekin.
Noticias de Gipuzkoa txapelketan ere, kadete mailan, Aurrerako Xabier Jaunarenak 11 eta 22 galdu zuen Goikolearekin.
Nafarroako Kirol Jolasetan Aurrera eta Errekakoak
Aurrera eta Errekako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasen partidak jokatu dituzte asteburu honetan, batzuk elkarren kontra ere.
Igande goizean Donezteben jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Errekako Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 17 irabazi zieten Aurrerako Joanes Illarregi eta Ander Alduntzin-i eta, kategoria berean, Errekako Julen Inda eta Beñat Lazkanok 4 eta 18 galdu zuten Oberenako Iriarte eta Braunerekin. Hirugarren mailako infantiletan, Errekako Julen Saldias eta Iker Mariezkurrenak 18 eta 16 irabazi zieten Aurrerako Julen Goikoetxea eta Mikel Erasori.
Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Zestau eta Ibai Erasunek 18 eta 12 irabazi zieten Beti Onakek Sanchez eta Torrecillas-i eta Errekako Goio Mindegia eta Julen Migeltorenak 9 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Sotil eta Baleztenarekin.
Bigarren mailako jubeniletan, Errekako Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenak 17 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Txorraut eta Juandebaurrerekin.
Larunbat goizean Leitzan jokatutako partidan, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Oier Goikoetxea eta Hegoi Txoperenak 12 eta 18 galdu zuten Ardoiko bikotearekin.
Larunbat goizean, Irurtzunen, bigarren mailako infantiletan 18 eta 6 irabazi zioten Aurrerako Xabier Zubiria eta Ander Eskuderok Irurtzungo bikoteari eta igande goizean, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntza eta Joseba Eskuderok 17 eta 18 galdu zuten Larraungo bikotearen kontra.