Zugarramurdiko Leizea, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilo (Astiz-lekunberri) Nafarroan; Sarako Lezea Lapurdin; Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa) Gipuzkoan; Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) Bizkaian. Hauexek dira Euskal Herrian anaiartutako zortzi leizeak. Eta igande honetan, martxoak 7, Mugarik gabeko lurpea ekimenaren bidez euren lehen jardunaldia ospatuko dute. Horrela, aipatu leizeek sarreran %50eko deskontua eta bisita egiten dutenek asteburuko alojamendua hiru izarreko Arantzazu Santutegia Hotelean eta zortzi leizeetarako doaneko sarreren zozketan parte hartzeko aukera izanen dute. Duela 2 urte sortu zen Mugarik Gabeko Lurpea proiektua lur azpiko ondarearen ezagutza bultzatzeko helburuarekin.