Atxuri Urdin Gironan

Xan Harriague 2010eko martxoaren 1a

Xan Harriague

Atxuri Urdin Realeko peña Gironan (Katalunia) izan zen otsailaren 20an eta 21ean, Donostiako taldeak han jokatzen baitzuen. Partida txarra ikusi omen zuten, baina asteburua ederki pasatu lagun artean. Larunbatean besta pixka bat egin zuten, igande goizean turismo pixkat bat eta igande arratsaldean kirola. Zoritxarrez Realak 0-1 galdu zuen, baina emaitzak ez zuen gogorki eragin bertaratu ziren 20 lagunengan. Datorren urtean peñako kideak Bartzelonara edo Sevillara joatea aipatzen ari dira, beti ere Reala lehen mailara itzultzen bada. Argazkian, peña Montivili zelaiaren aitzinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun