Ehunka izan dira aurten ere ihauteriekin bat egin duten sarata­rrak

Xan Harriague 2010eko martxoaren 1a

Batzuek mozorrotuz eta beste batzuek gazteak haien etxeetan errezibituz. Larunbatarekin preseski, etxez-etxe ibili ziren herriko 30 bat gazte, Elbarrun, Ihalar, Istilart eta Lehenbizkaiko auzoetan barna. Urte ba­tzuetan giroa berotzeko astia behar izan badute ere, aurten ez dute problemarik izan hasieratik bazterrak nahasteko, beti ere zen­tzu eta umore onean.
Biharamunean ere giro aparta izan zen plazan. Urteak joan ahala gero eta jende gehiago hurbiltzen da. Aurten aipatzekoa izan da plazara hurbildutako Strunf edo Pottokien taldea. Plaza urdinez margotu zuen. Ohiturak atxikiz zanpantzarra epaitu zuten, baita erre ere, urte guztian izandako zoritxa­rren errudun zelakoan.
gande arratsean ihauteriak agurtu zituz­ten heldu den urte arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun