Martxoaren 14an paxakako jokalaririk onenak herrian izanen dira, aurten ere Frantziako txapelketako finalak Pleka trinketean jokatuko baitira. Lehen finala 10:00etan hasiko da eta ondotik jokatuko da bigarrena. Urte askotan bi talde nagusi izan badira bertzeen ondoan, azken urte hauetan maila orekatu da eta ziuraski final irekia izanen da aurten ere