Azketako aparkalekutik plazara doaien bidea arras arriskutsua da oinezkoentzat, zirkulazionea haundia delako eta zabaltasun eskasa duelako. Laister arazo hori arinduko da, Sueldegi gibeleko aldera agertzen den bidexka konpontzen ari baitira. Larrak kendu, zabaltasun pittat gehixago eman eta harri-xabalezko eskailerak egiten ari dira. Apirilerako zabalik egotea espero da. Argazkian herri-mutila ageri da, lurrean eman aitzin, harri-xabalak prestaten aritu baitzen.