Parte-hartze zabala larunbateko Haur Kantari Jaialdian

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

Artxibokoa

Lur aretoan eginen da saioa 18:00etatik aitzinera

Dagoeneko abian den Nafarroako Haur Kan­tari Jaialdien biga­rren saioa Elizondoko Lur dantzalekuan eginen da larunbat honetan, hilak 6, 18:00etan hasita.
Baztango eta eskual­de­ko parte-hartze zabala izanen da: Elizondoko Leire Onsalo (Zergaitik aitona), Doneztebeko Ago­rreta Musika Eskolako taldea (Nirekin); Iturengo Garbiñe Olazar (Iluntzean); Donamariako Naiara Aizpuru (Duin­tasunez Eu­tsi); Garbiñe eta Naiara (Ilargia); Doneztebeko Sara Apeztegia eta Nerea Matxiñena (Esaidazu); Baztan Ikastolako 5. eta 6. maila­ko bi talde (Non? eta Iza­rrak); Baztango herrie­ta­ko eskolen Xixo taldea (Maite zaitudalako); Lekaroz ikastetxeko bi talde (Itxa­ropen hautsien kaxa eta eta Urrun izan arren) eta Berako Jesusen Biho­tzako hiru talde: Xantel taldea (Zaztoz Kantara); Larun taldea (Euskara da, kantua da) eta Axuriak taldea (Aitor­mena). Lu­rren kantatu ez arren, Lesakako Ai­t­zi­ber Irazokik (Elka­rre­kin) ere parte hartuko du bertze saioetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun