‘Mugarik gabeko telebista’ sinadura bilketa maiatzaren 15era arte zabalik

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

TTIPI TTAPA

Epea luzatzea erabaki du ekimena abiatu duen elkarteak

Mugarik gabeko telebista kanpainaren alde sinadurak biltzeko epea otsailaren 25etik maia­tzaren 15era luzatu dute. Ekimena abian paratua duen Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi bezala, kanpaina erritmo onean doa, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik goiti bildu dira, baina gehiago behar dira, 500.000ko kopurua gainditzea be­ha­rrez­koa baita.
Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen Nafarroan Euskal Telebistan ikusten segitzeko eta eskubide hori legez bermatua izan dadin eskatzeko. Hala, urtarrilaz geroztik sinadurak biltzen aritu dira herrietako udalak eta Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Kontseilua eta parte-hartzea «oso inportantea» izaten ari dela adierazi du Euskaltzaindiak, Nafa­rroan batez ere, helburua ETB Nafarroan ikusten segitzea baita.
18 urtetik goitiko he­rritarrek dute sinadura egiteko aukera eta datuak NAN-ean ageri diren bezala idaztea ezinbertzekoa da, bertzela, ez baitira onartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun